Adi, leherketa kontrolatu bat egingo da gaur Santamainan film baterako

0
1843

‘Erase una vez… Euskadi’ Arrasaten grabatzen jarraitzen dute, eta gaur gaueko grabaketa “goizaldeko 04:00 arte luza daiteke”.

La Canica Films ekoiztetxeak ohartarazi du “auto baten leherketa kontrolatua egingo dela Santa Marina kaleko frontoian”, “arratsaldeko 20:00 eta gauerdiko 24:00 artean”.

Ikus-entzunezko ekoiztetxetik gehitu dutenez grabaketak “goizaldeko 04:00 arte iraun dezake”. Horretarako, Manu Gomez arrasatear zuzendariaren grabaketak “oinezkoen eta ibilgailuen joan-etorriak eten beharko ditu tarteka inguru honetan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen