Adi Kanpazarren, istripua izandako kamioi bat errei bat okupatzen dago

0
1049

Kamioiak eta kotxe batek istripua izan dute goizeko 10:30 aldera. Bi ibilgailuek alboz egin dute talka, baina ez da zauriturik izan, Ertzaintzak azaldu duenez.

Kamioia ez aurrera ez atzera geratu da, mendatearen Elorrioko aldean. Ertzaintzaren patruila bat bertaratu da, eta trafikoari bidea txandaka ematen ari zaio. Ondorioz, bertatik igaro behar baduzu, ohi baino tentu handiagoz egin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen