Adi Kanpazarren, auto batek istripua izan du Meatzerrekako kurba batean

0
1175

Gaur arratsaldeko 17:30 aldera gidari batek ezbeharra izan du Kanpazarko errepide zaharrean, Meatzerrekako kurba batean.

Ertzaintzak azaldu duenez, gidaria errepidetik irten da eta kolpea jasan ondoren, autoa errepidean gurutzaturik geratu da.

Ondorioz, erreietako bat itxita dago, eta bestea zabalik dagoenez, Ertzaintza trafikoari bidea txandaka ematen ari zaio. Beraz, gidatua ohi baino tentu handiagoz bertatik igaro behar baduzu.

Gidariak eskumuturrean kolpea jaso du, eta Ertzaintzak badaezpada anbulantzia bat eskatu du. Garabia autoa bertatik erretiratzekoa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen