Ireki berri dute Kanpazar, 3 zauritu eragindako istripuaren ostean

0
1236

Istripua goizeko 10:00 aldera izan da Elorrioko aldean, eta hiru pertsona zauritu dira, Ertzaintzak azaldu digunez. Hirurak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.

Istripuaren ondorioz suhiltzaileak bertan lan egiten aritu dira, eta furgonetako pertsona bat ibilgailutik atera behar izan dute. Kanpazar itxita egon da, bi norabideetan, Elorrio aldean, bi ordu inguru.

Auto ilara luzeak izan dira bi norabideetan. Ertzaintzak azaldu digu duela gutxi (12:00 aldera) errepidea berrireki ahal izan dela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen