Adi, istripu bat izan da Arrasate-Bergara errepidean, 3 zauritu eraginez

0
1653

Beheko argazkia: Suhiltzaileak.

Auto batek eta kamioi txiki batek aurrez aurre jo dute arratsaldeko 17:50 aldera, Bergara parean. Ondorioz, hiru pertsona zauritu dira:

Autoan zauritutako pertsona Gasteizko Ospitale batera eraman dute, eta kamioi txikiko bi pertsonak Arrasateko Ospitalera. Lagun hauetako bat suhiltzaileek ibilgailutik atera behar izan dute.

Ezbeharraren ondorioz errepidea erabat itxi behar izan da, zati batean. Arrasaterako norabideko trafikoa Bergara herrigunetik desbideratu behar izan da. Bergararako norabideko trafikoak istripuaren tokia desbideraketa txiki batekin saihestu ahal du.

Momentuz (19:35ean) garabiak bertan daude lanean, eta saihesbideko zati hau itxita dago oraingoz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen