Adi! Ibai-Arte ez dabil otarren zozketarako txartel-zenbakirik eskatzen

0
495

Elkarte arrasatearra ohartarazten ari da norbait Facebook faltsu bat egin duela, Ibai-Arteren Facebooka balitz bezala. Hori aprobetxatuta, iruzurrak zozketan parte hartu nahi duten herritarrei adierazi die “irabazle hautatu zaituztela”. Hori ere faltsua da, zozketa abenduaren 19an egingo baita.

Elkarte arrasatearrak azaltzen du “zozketan parte hartzeko Ibai-Arteren jarraitzaile izan, gure kanpaina konpartitu, eta iruzkinetan ‘Gabonetako otarra nahi dut’ idatzi besterik ez duzula egin behar”.

Baina kontuz, iruzurrak Facebook perfil bat sortu du, Ibai-Arteren Facebooka balitz bezala, eta Facebook horrek erabiltzaileari kontu korrontea eskatzen dio.

Hau jakinda, Ibai-Artek ohartarazten du “ez eman inori kontu korronte zenbakirik. Ibai-Artek ez du inongo daturik eskatzen sare sozialen bidez”.

Gainera, erasoaren ondorioz, iruzurrak erabiltzaileari komunikatzen dio “irabazle hautatu zaituztela” [beheko irudian, mezu faltsua], eta hori faltsua da, zozketa abenduaren 19an egingo delako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen