Bihar, ostirala, herriarteko autobus lineen lehen greba eguna izango da

0
574

Avanzako Komiteak salatu izan du zenbait autobus “klimatizatzaile edo lurrunaren aurkako sistema barik daudela, eta ondorioz gidariek ibilgailua geratu behar izan dutela”.

Hortaz gain, “erabili ezin diren maleteroak daude, eta bidaiariak euren maletak jasotzeko errepidera irten behar izaten dira, horrek dakarren arriskuarekin”.

Beste arazo batzuk (izan) dira “egoera txarrean dauden gurpilak, aire galerak, ondo ixten ez diren ateak, ahulegi dauden torlojuak,…”.

Hasieran greba maiatzaren 19, 21 eta 24an egitekoa zen, baina “enpresa mehatxatu gaitu aurre-abisua ez omen dagoelako epe barruan”, LABek azaldu izan duenez.

Epe hori betetzeko “badaezpada, eta abokatuek hala baloratuta, greba deialdia aldatu egin da maiatzaren 26, 27 eta 29ra”.

Greba deialdia LAB, ELA eta Aurrera sindikatuek egiten dute, oinarrituta autobusen “mantentze faltak arriskuan jartzen dituela bai langileak baita erabiltzaileak ere”.

Grebak Avanzaren ondorengo lineetan izango du eragina: Debagoieneko herriarteko lineatan, Donostia-Gasteiz linean, Donostia-Bilbon eta Donostia-Loiun, bihar (ostirala), bihar eta astelehenean.

Mondraberriren oharra: Hasiera batean argitaratu dugu lehen greba-eguna gaur (osteguna) zela. Oker geunden, lehen greba-eguna bihar (ostirala) izango delako. Goiko testua zuzenduta dago, barka eragozpenak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen