Argazkia: EITB artxibokoa.
Arrasate Zientzia Elkarteak antolatuta, Lezetxikiko indusketek izandako zuzendari nagusietako batek ondoko hitzaldia emango du: ‘Euskal Herriko Neandertalak eta Cromagnonak. Zer irakasten digute?’. Ekitaldia 19:00etan izango da, Kulturateko areto nagusian. Alvaro Arrizabalaga oñatiarra UPVko katedraduna da. Hitzaldi honek amaiera emango dio ‘Lezetxiki Neandertala Lurraldea’ erakusketaren harira antolatutako zikloari.




