Adi! Euskaraldian parte hartu nahi duzuenok, izena eman behar da

0
518

“Beraz, ez itxaron azken egunera arte! Konturatzerako, hemen dugu Euskaraldia! Osasun egoera dela eta, izen-ematea online egitea eskertuko dizugu. https://izenematea.euskaraldia.eus/ klikatu, datuak eman eta kitto!”.

Beheko testua: Arrasateko Euskaraldia

Adi, euskaltzale!

Hartu duzu jada Euskaraldirako txapa? Oraindik ez? Iazkoa duzula? Ba, jakin, aurtengo ariketa egiteko txapa berria hartu behar duzula. Bai, bai! Eta, are garrantzitsuagoa dena, izena berriro eman!

Bai, bai, berriro eman behar da izena Euskaraldiaren aurtengo edizioan parte hartzeko eta txapa jasotzeko. Eta asko zarete oraindik, asko, iazko partaideen artean izena emateke duzuenok, agian behin emanda nahikoa delakoan.

Beraz, ez itxaron azken egunera arte! Konturatzerako, hemen dugu Euskaraldia! Osasun egoera dela eta, izen-ematea online egitea eskertuko dizugu. https://izenematea.euskaraldia.eus/ klikatu, datuak eman eta kitto!

Bestela, txapak banatzeko puntuetan ere izena eman dezakezu. Horra hor banaketa puntuak:

  • Asteazkenez, BAZen, 11:30-13:30 eta 17:00-19:00 bitartean.
  • Ostegunez, Arbolapetan, 18:00-20:00 artean. Euria eginez gero, Herriko plazako arkupetan.
  • Ostiralez, Erdiko Kaleko Naroki dendaren lokalean, 18:00-20:00 artean.

Ez utzi azken egunerako! Eman izena, jaso txapa eta jantzi etxeko leiho eta balkoiak Euskaraldiaren banderatxoaz. Auzokideei Euskaraldian parte hartuko duzuela adierazi diezu, gure kale tristeei kolorea eman eta, bide batez, euskararen aldeko proiektu bati sostengu ekonomikoa eman.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen