Ertzaintzak azaldu digunez, igande goizaldeko 01:00ak aldera bizikleta bat lapurtu zuten Bergarako jubiletuen etxe batean. Horren ondorioz, jabeak salaketa aurkeztu zuen bertako komisaldegian.
Era berean, Mondraberrik jakin ahal izan duenez, Arrasaten beste bi txirringa ostu zituzten ostiralaren eta larunbataren arteko gauean. Horietako bat, gainera, aurreko egunean erositakoa zen.
Azkenik, Diario Vascok gaur jakinarazi du Musakolan bizikleta bat abandonaturik agertu zela duela bi aste inguru, eta balitekeela lapurtua izan ostean bertan utzi izana.
Ostegunien eguardian 12:30ak aldera Mojategin entrenatzen zauen bitartean gure semeari ere bizikleta lapurtu zioten.
Orbea alma beltza,norbaitek zeozer ikusi bazauen Udaltzaingo edo Ertzaintzara abixatu.
Eskerrik asko