Adi, bilete faltsuaren iruzurra egin dute Arimazubin, zenbait saiakerekin

0
1430

Gaur goizean bi gizonezko Zeppelin, Bolintxo eta Txitxinpen ibili dira. Euretako batek gutxienez 50 euroko bilete faltsuarekin ordaintzen saiatu da.

Gaur goizeko 07:50 aldera, bi gizonezko gazte Txitxinpe taberna-kafetegira sartu dira, eta gutxienez euretako bat “50 euroko bilete faltsu batekin ordaintzen saiatu da”.

Tabernariak badaezpada bilete faltsuak atzemateko errotuladorea erabili du, eta bilete faltsua dela ohartu da. Izan ere, “duela bi hilabete inguru bi bilete faltsurekin iruzur egin ziguten”.

Goizeko 08:00ak aldera Zeppelin tabernan sartu dira bi gizonezkoak, eta “bi pintxo eskatu dizkidate. 50 euroko bilete batekin ordaindu didate eta orduan ez naiz konturatu”.

Handik denbora batera “gure hornitzaileetako bat etorri da, eta nik bilete faltsua zela jakin barik, 50 euroko biletearekin ordaindu diot”.

Gero “emazteak abisatu dit whats app bidez jendea abisatzen ari zela bi gizonezko biletearen iruzurra egiten saiatzen ari zirela Arimazubi inguruan”.

Goiz partean ere, Bolintxo okindegian iruzur egiten saiatu da, gutxienez gizonetako bate. “Dendariak aurre egin dio, eztabaida piztu da eta, Udaltzaingoak hasieran esku hartu ez duen arren, gero parte hartu du”. Badirudi susmagarrietako bat “duela gutxi espetxetik irten dela”.

Gizonezkoen deskripzioa ondorengoa da: “biak gazteak dira, eta bata ile-horia da. Kresta bat edo mohikano orrazkera du, eta Arrasatekoa omen da. Bestea beltzarana da, argala eta aurpegia kolpatuta bezala zeukan”. Udaltzaingoa euren atzetik ibili da goiz eta eguerdian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen