Ezbeharra ordu biak hamar gutxitan gertatu da. Bi turismo eta kamioi baten arteko istripua izan da Epeleko biribilgunea eta Kanpazar lotzen dituen N-636 errepidean. Epeleko konpostatze-plantatik ez oso urrun.
Ertzaintzak baieztatu duenez, zauritutako bi pertsona Txagorritxuko ospitalera eraman behar izan dituzte.

Ezbeharraren ondorioz errepidea erabat itxita egon da, denbora tarte batean. Momentu honetan, arratsaldeko 15:50 aldera, kilometro inguruko auto pilaketak daude bi noranzkoetan.
Informazioaren gaurkotzea: Ertzaintza bi norabideetako trafikoari bidea txandaka ematen ari zaio, eta auto-ilarak murrizten ari dira.




