Adi, Urkuluko aparkalekuan bi kotxetan lapurtu dute

0
2838
urtegi

Ertzaintzak baieztatu digunez, atzo bi lapurreta izan ziren, eta lapurrek objektu pertsonalak ostu zituzten.

Argazkia: Google Maps

Urkuluko aparkalekuan lapurretak izan dira, eta atzo goizean beste bi izan ziren, 11:00etatik 13:00etara bitartean.

Ertzaintzak baieztatu digunez, bi kotxetan lapurretak egin ziren, eta bertako erabiltzaileei objektu pertsonalak ostu zizkieten, tartean, poltsa batzuk, monederoak eta txartelak.

Ikerketa zabalik dago baina oraingoz ez da atxiloketarik izan. Kotxe barruan baliozko objekturik ez uztea aholkatzen da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen