Adi, asteburuan Elorregi-Zubillaga errepide zatian obrak egingo dira

0
405

Asfaltatze lanak egingo dira azaroaren 12an eta 13an, eta Aldundiak iragarri duenez ibilgailuentzako “pasabide bat” ezarriko da, “behar bezala seinalizatuta”.

Argazkia: Google maps.

Aldundiak gaur (asteazkena) ohartarazi du San Prudentzio eta Zubillaga arteko GI-2630 errepidean asfaltatze lanak egingo direla. Zehazki, Elorregiko biribilaren eta Osinurdingo biribilaren (Ulma ondoko biribilaren) artean.

“Lanak egin ahal izateko, beharrezkoa izango da ibilgailuentzako beste pasabide bat ezartzea, behar bezala arautu eta seinaleztatuko dena”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen