“Adi alderantzizko hipotekekin, arriskutsuak dira, interes tasa altukoak”

0
890

Sara Muñoz ekonomialari eta politologoak ohartarazi du “Toledoko Itunak proposatutako Erreformak ez duela Pentsioen Sistema Publikoaren arazo garrantzitsuenak konponduko”. Halaber, zenbait aterabide planteatu ditu.

Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, atzo arratsaldean ‘Pentsioen Erreforma, Toledoko Ituna’ hitzaldia egin zen, Udalak lagundurik.

Kulturateko ekitaldian Sara Muñoz ekonomialari eta politologoak eman zuen, eta herritar ugari bertaratu ziren.

Sara Muñozek ohartarazi zuenez “Toledoko Itunak proposatzen duen pentsioen Erreformak ez dituela Pentsioen Sistema Publikoaren arazo garrantzitsuenak konponduko”.

“Pentsioen itzulapikoa husten ari da, eta defizita hazten. Beraz, aldaketa erradikal bat berehala egin ezean, ez badira neurri eraginkorrak hartzen, hondamendi bat egongo da”.

Kontuan hartzekoa da hemendik urte batzutara “pentsioek Estatuko Aurrekontu Orokorren %50 baino gehiago suposatuko dutela”.

Adituak ziurtatu duenez, “Pentsioen Sistema Publikoa iraunkorra da, baina ez egun daukan antolaketarekin”. Horregatik adierazi zuen sistema kapitalistak “ez gaitzala behartu pentsio plan pribatuak kontratatzera”.

Alde honetatik, “gure jubilaziorako aurreztu behar dugu, eta ez dugu zertan aurrezteagatik ordaindu”.
Bien bitartean, Euskal Herriko eta espainiar estatuko biztanleriaren piramideak “geri eta antz handiagoa dauka gabonetako zuhaitz akastun batekin”. Horren guztiorren aurrean, zer neurri har ditzakegu?

“Kotizaizoak igotzea, jubilazio adina igotzea, zergak igotzea, jaiotze-tasa igotzea, inmigrazio gehiago erakartzea eta kontu nozionala sortzea (horri esker langileak unean unean jakingo du zenbateko pentsioa izango duen etorkizunean).

Testuinguru honetan, bankuak produktu bat eskaintzen hasi dira: alderantzizko hipotekak. “Asko kezkatzen naute, herritarraren etxebizitza tartean sartzen da. Arriskutsua da, interes oso altuak suposatzen ditu, eta herritarraren zorra bere oinordekoaren bizkar utz dezake”.

Alabaina, “hedabideetan alderantzizko hipoteka ‘osagarri perfektua’ bezala aurkeztu da, baina hori gomendagarria da soilik herritarra oso zaharra denean edo behar gorrian dagoenean”.

Bien bitartean, “gazteek ez dute pentsioen inguruko interesik, baina gaur egun aldarrikapenak lortzen ez badira, horrek etorkizunean eragina izango du, egungo gazteak zaharragoak izatean”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen