Adei Madina Lopez da 2020an Arrasaten jaiotako lehen haurtxoa

Gurasoek azaldu digute "erditzea azkarra izan dela", eta Adei 01:48ean jaio da. Gaur goizean bisitak jasotzen hasi dira.

0
1886
umetxo

Esti eta Iban atzo gauean ospitalera joan ziren baina ospitaleko langileek azaldu zieten oraindik ez zela erditzearen unea iritsi.

“Etxera itzuli ginen eta handik gutxira, gauerdi partean, ospitalera itzuli behar izan ginen” azaldu digute biek ala biek pozik.

“Erditzea azkarra izan da, goizaldeko 01:48ean” hain zuzen, ospitaleko langileek azaldu bezala.

Adei 2’82 kiloko pisuarekin jaio da, eta “aurrez beste haur bat izan genuenez, erditze hau errazagoa egin zait” azaldu digu Estik.

Gaur goizean familiakoen bisitak hartzen hasi dira ospitalean bertan. Ongi etorri Adei eta zorionak familia!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen