Adegi, Ganbera eta Mondragon 350.000 maskara erosteko izapideak egiten ari dira

0
1069

Adegik eta lurralde horretako Ganberak, Mondragon Taldearen laguntzarekin, lurraldeko enpresentzat 350.000 maskara industrialeko pakete bat Asian erosteko tramiteak hasi dituzte. Adegik ohar bidez azaldu zuenez, bi erakundeek abian jarri dute ekimena Gipuzkoan izaera industrialeko horrelako artikuluak erosteko dagoen “zailtasun egoera ikusita”.

Egoera horrek, argitu duenez, “Lurraldean jarduera ekonomiko jakin batzuk geldiaraztea ekar dezake. Aurreikuspenen arabera, eskaera “martxoaren 30ean, astelehena,” iritsiko da Gipuzkoara, baina “luzatu egin liteke”. Adegik konpainia bakoitzeko arduradunei eskatu die Ganberari edo Adegiri “ahalik eta lasterren” jakinaraz diezaiotela “hitzemandako” maskara kopurua “.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen