‘Adaxka Lehorrak’ liburua aurkeztuko du Jokin Bergarak Iratin

0
129

Kartela: Irati.

Otsailaren 21ean, asteazkena, Karkabatik Herria izeneko solasaldi zikloa itzuliko da. Jokin Bergara Egurenek idatzitako ‘Adaxka Lehorrak. Talka ekosozialaren biharamun politikoak’ liburua izango da solasaldiko gaia. Liburuaren egilea ere bertan ariko da.

Liburuxka honek, “krisi ekologikoaren gaineko analisi politiko eta sozialetik harago – azaldu dute ekitaldiko antolatzaileek – ateak zabaldu nahi dizkio soilik lur kolektiboetan loratzen den itxaropenari”. Izan ere, “beren burua eta egoera ekonomikoa salbatuko dutelakoan, erraza da sektore sozial zabalek bide ekofaxista hautatzea; horrek bide laburra du, ordea”. “Gogoeta soziologikoak, politikoak eta pertsonalak tartekatzen dira liburuan zehar, betiere argi izpi batzuk eman nahian horren konplexua den mundu beti aldakor eta korapilatsuaren ulermenari”.

Ekitaldia Iratik, Arrasateko Sortuk eta Iratzar Fundazioak antolatu dute. Honezkero irakurgaia jaso nahi duenak Irati Topalekuan aurki dezake, eta solasaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da topalekuan bertan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen