Abuztuko Arrasateko hainbat tabernatako egutegi eta ordutegiak

2
1526

Egunero zabaldik izango dira esaterako Iluntz, Kimetz, Equs edota Foruen. Beste taberna batzuek egun batzuetan jai izango dute, besteak beste, Abaroa, Basati, Lora edota Monte tabernak.

Abaroa – Etxaluze:

  • Egunero zabalik, astelehenetan eta abuztuaren 15ean izan ezik.
  • Ordutegia: 11.00etatik 14.30era eta 17.00etatik 21.00etara.

Basati:

  • Zabalik abuztuaren 7ra arte eta abuztuaren 23tik aurrera.
  • Ordutegia: goizeko 11.00etatik itxi arte.
  • Itxita abuztuaren 8tik 22ra.

Equs:

  • Egunero zabalik.
  • Ordutegia: eguerdiko 12.00etatik gauerdiko 01.00etara. Jende askorik ez badago 15.00etatik 19.00etara itxiko du. Edonola ere, egunero zabalik izango da.

Foruen:

  • Egunero zabalik.
  • Ordutegia: astelehenetik asteazkenera 9.00etatik 22.00etara, ostegun eta ostiraletan 9.00etatik 24.00etara, larunbatetan 10.00etatik 24.00etara, eta igandetan 10.00etatik 15.00etara.

Iluntz:

  • Egunero zabalik.
  • Ordutegia: 11.00etatik 15.00etara eta 18.00etatik 01.00etara.

Kimetz:

  • Egunero zabalik.
  • Ordutegia: igandetik asteazkenera 10.00etatik 22.00etara, eta ostegunetik larunbatera 10.00etatik 24.00etara.

Lora:

  • Egunero zabalik, igandeetan izan ezik, udan urtero bezala.
  • Ordutegia: egun osoa zabalik, 14.30etik 17.30era izan ezik.

Monte taberna:

  • Zabalik abuztuaren 1etik 9ra eta abuztuaren 20tik 31ra.
  • Ordutegia: 10.00etatik itxi arte eta jaiegunetan 11.00etatik itxi arte.
  • Itxita abuztuaren 10etik 19ra.

Nahi:

  • Zabalik izango da abuztuaren 12ra arte eta abuztuaren 23tik aurrera.
  • Itxita egongo da abuztuaren 13tik 22ra.

Muxibar pizzeria:

  • Zabalik izango da abuztuaren 14ra arte.
  • Denbora tarte horretan pizzeriaren etxez etxeko zerbitzua martxan izango da, eta pizzerian ere jaso ahalko da janaria, arratsaldeko 20.00etatik gaueko 23.00ak arte.
  • Abuztuaren 15etik 30era itxita egongo da.

Taupa:

  • Egunero zabalik izango da.

Jatetxeei dagokienez, Debagoieneko Mankomunitateko Turismotik azaldu berri digute datorren astean emango dutela jakitera abuztuan zabalik izango diren jatetxeen zerrenda, bai Arrasaten baita eskualdeko gainerako herrietan ere.

2 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen