Abisu laranja elurragatik biharko eta larunbat goizerako

0
803

Argazkia: MB artxiboa.

Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du gaurko elurragatik, baina bihar laranja bihurtuko da. Ostiraleko gauerditik eta goizeko 10:00ak arte elur-kota 200-300 metrora jaitsiko dela aurreikusten du Euskalmetek.

Euskalmeten aurreikuspenen arabera, elur-kota 700-900 metrotik 200-300 metrora jaitsiko da goizaldean, Arrasate dagoen altueran. Bihar eguerdian elur-kota igo badaiteke ere, baliteke ostiral gauean berriro jaistea. Oraingoz, abisu laranja larunbateko goizeko 10:00ak arte egongo da indarrean. Hodeiak ugariak izango dira eta zaparradak espero dira. Iparraldeko haizea bizia izango da, haizeguneetan bolada gogorrekin. Giro hotza; tenperatura maximoak 7 ºC-ra baino ez dira iritsiko, eta gutxienekoak 3 ºC-ra Arrasaten.

Euskalmet

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen