Ableton live, musika sortzeko eta interpretatzeko ikastaroa Arrasate Musikalen

0
1677

Arrasate Musikalek eskaintza berri bat gehitu du bere katalogo zabalera eta Ableton live ikastaroa emango du otsailetik ekainera arte. Ableton live musika sortzeko eta interpretatzeko software arin eta malgua da, mota guztietako efektu, instrumentu, soinu eta funtzio sortzaileak biltzen dituena, hau da, edozein motatako musika sortzeko beharrezko guztia. Programa hau konposizio musikalerako eta zuzeneko musikarako diseinatuta dago.

Ikastaro honetako klaseak astean behin izango dira, Txus Arriaran irakaslearen gidaritzapean eta ordubeteko iraupena izango dute. Esan bezala, ikastaroa otsailetik ekainera arte luzatuko dira eta informazio gehigarria nahi izatera, Arrasate Musikalen bertan, info@arrasatemusikal.org helbidean edo 943770540 telefonoan eskura daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen