Abian dira desfibriladoreak erabiltzeko boluntarioen sarea eta formazioa jasotzeko izen-ematea

0
1650

Testua eta irudiak: Arrasateko Udala

Arrasateko Udalak, Bexen Cardio enpresarekin batera, 17 DESFIBRILADORE (KDA) jarri ditu herri osoan zehar proiektu soziosanitario ilusionagarri bat garatzeko. Herriko Osasun Ekosistema indartzeko asmoekin, proiektu parte-hartzailea eta komunitarioa da honako hau, non pertsonak izango diren ardatza.

Herri eta gizarte eragile guztiekin lan egingo du Udalak BOLUNTARIO sare bat eratzeko eta kideak trebatzeko, bihotz geldialdi baten aurrean azkar eta modu koordinatuan erantzuteko. Bexen Cardiok trebatzaile espezialistak erabiliko ditu irakaspen saioetan, eta teoria eta praktika uztartuko ditu. Guzti hori, KDA modu eraginkorrean eta berme guztiekin erabili ahal izateko.


Herriko pertsona esanguratsuen parte-hartzea


Boluntarioen sareari bultzada bat eman eta ekimena babesteko, herriko hainbat pertsona esanguratsuk beraien babesa agertu diote Arrasate herri kardio-babestua izateko ekimenari. Horien artean da Pili Iriarte, Arrasateko Nagusien Kontseiluko kidea; Asier Azkarate, kirolaria; Tirso Sagarminaga, familia medikua Arrasateko anbulatorioan; Joxerra Fernandez, pediatra Arrasateko anbulatorioan; eta Mariasun Garai, Bedoñako auzo-alkatea. Kide guztiek boluntario sarean parte hartu eta formazioan izena ematera animatu dituzte herritarrak.

Formazioak auzoetan

Formazioa doakoa izango da, 3 ordukoa eta ekainaren 3tik 20ra bitartean emango dira. Izena emateko epea maiatzaren 20 eta 31 bitartean egongo da zabalik, esteka honetan:


https://reanibex-training.web.app/courseRegistration/-NxSLfrzbfeaaykApI4a


Formazioa jasotzeko gune ezberdinak izango dira auzoetan zein erdigunean. Ordutegi bakoitzak hizkuntza propioa izango du, euskara edo gaztelera. Erantsita duzue formazio egun eta guneen zerrenda.

Formazio egun eta guneen zerrenda

Kulturate. Loramendi gela (3. Pisua). Azoka plaza 1. Sarrera Otalora kaletik. 3G86+R89, 20500 Arrasate, Gipuzkoa
Uribe Auzoko Bulegoa. Uribe Auzo Etxadia, 2. 3G62+P3 Arrasate.
Zigarrolako Jubilatuen Etxea. Gipuzkoa Etorbidea, 50. 3G9F+GJ, 20500 Arrasate, Gipuzkoa.
Uribarriko Jubilatuen Etxea: Usaetxe Plaza, 6. 3G73+H69, 20500 Arrasate, Gipuzkoa.
Etxaluze. Axeri gela. (2. Solairua). Araba Etorbidea, 1. 3G75+27G, 20500 Arrasate, Gipuzkoa.
Garagartza. Leze Txiki Elkartea. Garagartza Auzoa, 21, 20500 Garagartza, Gipuzkoa. 3F9H+VP2 Garagartza.Garagarza.
Toki Argi. Santa Marina auzoa. Agerre kalea, 2A. 3G89+W8 Arrasate.
Bedoñako Auzo Etxea. Bedoña auzoa, 20500 Arrasate, Gipuzkoa. 2GW9+62X Bedoña.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen