Zabalik dago Udako XI. Mondraberri Argazki Txapelketa

0
972

Honezkero argazki bat, bi edo hiru aurkez ditzakezu lehiaketara. Txapelketako saria bi pertsonendako afari bat izango da, Udalako Larriñetxe jatetxean.

Artxiboko argazkia: Maider Berrio.

Uda sasoia ere argazkiak egiteko aproposa da, eta zuk uda honetan egin duzun edo egingo duzun argazki bat mondraberri@gmail.com helbidera bidal dezakezu.

Gurago baduzu bi edo gehienez hiru argazki bidal ditzakezu, eta emailean ondoko datuak jarri behar dira:

Argazki egilearen izen-abizenak, argazkiak erakusten duen lekuaren izena eta esperientzia horri buruzko komentario bat.

Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari digital honetan. Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.

Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen