Argazkia: AZE / Beheko testua: AED.
AEDk eta Udala San Joanetako zapietan eramango dugun leloa aukeratzeko antolatutako lehiaketa azken txanpan sartu da. Pasa den ostiralean bukatu zen proposamenak bidaltzeko epea, 50 jaso genituen. AEDk izendatutako epaimahaiak lehen galbahea egin eta gero, hiru lelo geratu dira finalista:
- Sanjuanak su, euskaraz gu!
- Ixotu Euskgarra!
- Euskara bizi dein, esan biherrien ein!
Orain herritarrek daukate azken hitza, hiru finalisten artean onena aukeratzeko. Bihar, osteguna, 15:30 arte izango dute horretarako aukera AEDren Instagram kontuan. Jarraitu @aed.elkartea Instagramen eta parte hartu aukeraketan!




