TAOaren aurkako bilkura eta auto karabana egin dira

8
1799

Eragin Arrasatek antolatuta, hainbat ibilgailu Araba etorbidetik abiatu dira eta, protesta egiteko, bozinei eragiten ari dira, herrian zehar. Ondoren, Herriko plazan bilkura egingo da eta ondoren parte-hartzaileak Osoko Bilkurara bertaratzekoak dira.

Gero, Herriko plazan bilkura egin da, eta enparantzara zenbait ibilgailu eraman dituzte. Arrasate Eraginek ondorengo mezua adierazi du:

“Anti-OTA gara. Apelatibo horri, orokorrean, kutsu negatiboa ematen zaio. Ba bai, kasu honetan anti gara, moratoria eta erreferendum bana eskatu zelako, eta bertan herritargoaren parte-hartzea gehiengoa izanda”.

Sistema horrek “argudiatzen dutena baino diru-biltzaileagoa da. Aparketzeko arazoak ezin dira dirutzarekin eta isunekin konpondu. Klima-aldaketaren arazoa konpontzen da politika pedagogikoekin eta doako sistemetan konprometituz”.

Izan ere, “herritar guztiek ez dute diru extra beti aparkatu duen tokian aparkatzeko”. TAO honek “aurkakotasuna, zerbitzuen garestitzea eta kolektibo prekario ugariei gastu gehiago eragiten ditu”.

8 IRUZKIN

  1. Merkea iruditzen zait TAO. Askoz garestixago jarriko beharko lukete. Lotsagarrixa da zenbat kotxe dazen herrian. 100euro urteko ta kotxe bakoitzeko, ea ankak behingoz erabiltzen ditugun eta ez bakarrik tabernaz taberna ibiltzeko eta mozkortzeko. Ondiokan ere batzuk Kotxea hartzen dute.

    • Harrokerixa gutxiau Aldecocea ta onartu kriston hankasartzia in dozuela TAO sistema hain modu txapuzeruan gestionatzen.

      • Txapuza galanta egin dutenaren argudioarekin bat nator, baina Arrasatek erdiko inguru horretan TAOaren beharra daukala, argi dakusat. Hori bai, egin duten moduan, funtzionamendua ulertzeko masterra bat egin behar da.

    • Beste herrietara lan egitera fateko be ibiltzen fango gea.. Benetan tontakerixak irakur inbiar.
      Ze uste dozu ba, gendia daukola kotxe bat poteuan fateko, ala?

  2. Mondragon karteletito gutxigo ta aparkalekuen gestioa hobetu mesedez.. OTA sistema herriko zenbait puntutan ezarritzea ondo iruditzen zait baina beste irakurle batzuek aipatu duten bezala, OTA dohainekoa izan daiteke..

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen