Abian da Arrasateko Inauterietarako kartel lehiaketa, Udalak antolatuta

0
539

Kartela: Izaro Sanchez, iazko txapelketako irabazlea / Beheko testua: Udala.

Lehiaketa zabalik dago Debagoienean edo Aramaion erroldatuta dauden biztanle guztientzat, eta kartelak urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira, 15:00ak baino lehen, BAZen.

Arrasateko Udala hasia da dagoeneko inauterien antolaketa lanetan. Horren harira, dagoeneko publikatu ditu inauterietako kartel lehiaketarako oinarriak. Horiei jarraikiz, lehiaketa irekia izango da Debagoieneko edozein udalerritan edo Aramaion erroldatuta dauden biztanleentzat.

Lanak, jakina, originala izan beharko du eta kartela osatzeko teknika librea izango da. Parte-hartzaile bakoitzak, beraz, nahi eran egin ahal izango du kartela.

Badira, ostera, errespetatu beharreko oinarri batzuk. Esate baterako, kartelak nahitaez bertikala izan behar du eta inauterien ezaugarri edo adierazle bat jasotzeaz gain, testu hau ere jaso beharko du: ‘2025 Inauteriak Arrasate’.

Neurriari dagokionez, eskuz egindako kartelen neurriek 50 x 70 zentimetrokoak izan behar dute, eta euskarri informatikoan (Pen Drive edo CDan) aurkezten dutenek gutxienez Din A3 tamainako paperean ere inprimatuta aurkeztu beharko dute. Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak guztiak. Horrekin batera,
sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

Lanak urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira BAZen (15:00ak arte). Irabazlea epaimahai bitartez aukeratuko da eta 400 euroko saria jasoko du.

Ikus kartel lehiaketako oinarri guztiak hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen