Ihesi zihoan kotxe bateko 3 gazteri isuna jarri die Udaltzaingoak

0
5407

Bideoa eta argazkiak: herritar batzuk.

Arratsaldeko 17:50 aldera kotxe bat abiadura bizian zihoan Gipuzkoa etorbidetik, kiroldegirako norabidean. Udaltzaingoaren patruila bat segika hasi zaio, sirenak jarrita, eta kotxea Lidl parean geratu da.

Ertzaintzak azaldu digunez, Udaltzaingoak badaezpada Ertzaintzari errefortzuak eskatu dizkio. Bideoa grabatu duen herritarrak azaltzen du “kotxetik irten eta ihes egiten saiatu direla, baina udaltzainek harrapatu dituztela”.

Ertzaintzak informatu du “Udaltzaingoak hiru gazteak identifikarazi eta arakatu dituela, baina ez diela substantziarik aurkitu. Udaltzaingoak espediente bana ireki die, isuna jarri die” alarma egoerako konfinamendua ez betetzeagatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen