Istripu kopurua txikitzeko, Aldundia azterketa bat egiten dabil. “Bi erabaki hauek behin-behinekoak dira”, eta “tratamendua urtarrilean egitea aurreikusten dugu, makina berezi bat behar baita”.
Argazkia: MB artxiboa, herritar bat.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ziurtatu du azterketa bat egiten ari dela Arrasateko saihesbideko istripuen arrazoiak ezagutzeko.
Azterketa horrek hainbat elementu kontuan hartzen ditu, besteak beste, “abiadura, trazaketa, peralteak, bide-zorua, seinalizazioa…”.
Saihesbideko toki honetako “azken egunetako istripuak ikusita, eta azterketaren behin betiko emaitzari itxaron gabe”, Aldundiak bi erabaki hartu ditu eta atzo (zapatua) eman zituen jakitera.
Bi erabakiak “behin-behinekoak dira”, eta horietako bat abiadurari dagokio, “tramu honetako gehienezko abiadura arautua 60 km/h-ra jaistea. Gaur egun 70 km/h-koa da”
Bigarren neurria da “tramu honi tratamendu berezi bat ematea, ibilgailuek bide-zoruari gehiago ebatzeko. Tratamendu hau emateko makina berezi bat behar da, eta horregatik aurreikusten dugu lan horiek urtarrilean egitea”.
Aldundiak iragarri du ere “azterketa osoa amaitzean eta emaitzak ezagutzean” emaitzak ezagutzera emango dituela.