Aberri Egunean balkoi/leihoak apaindu eta bilkura egitera dei egin da

0
499

2020ko Aberri Egun bereziak erakutsi zuen Euskal Herrian ere posible dela bateratasuna. Aski izan zen herritar talde txiki batek aukera eskaintzea, Euskal Herri osoan milaka herritar balkoi eta leihoetara irteteko.

Testua eta kartela: Euskal Herria Batera.

2021eko Aberri Egunari begira, beste keinu bat batera egitea proposatzen dizuegu; apirilaren 4an eguerdiko 12:30ean Euskal Herri osoko plazetan batzeko deialdia gure egin eta Arrasateko Herriko plazan elkartuz.

Herrigintza batera jardunda garatuko baitugu euskal lurraldeen eta herritarren arteko lankidetza, gero eta indartsuagoa izango den komunitatearen eraginez lor dezan Euskal Herriak erabakimen osoa. Gora Euskal Herri burujabea!

Xehetasun gehiago: aberrieguna2021.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen