Aberri Egunak ehunka lagun bildu ditu Herriko Plazan

3
2391

Ekitaldian “garena indartzera” bultzatzeko mezua plazaratu da

Arrasateko Herriko Plazak ehunka lagun bildu ditu gaur goizean Aberri Eguna dela eta. Pandemiak baldintzatu du data, eta ekitaldia kontzentrazio txiki batera mugatu da, betiere distantziak eta segurtasun sanitarioko neurriak mantenduz. Ekitaldi honetan, hitzaldia, zuzeneko musika eta dantzak izan dira protagonistak.

Ekitaldian zehar “Euskal Herri burujabea” defendatu da.

Data honekin bat etorriz, Arrasateko herritar askok balkoiak Ikurriñarekin apaintzeko aprobetxatu dute.

“Erronka eta zailtazunak gero eta zailagoak diren garai honetan garena indartu nahi dugu, komunitatea trinkotu, elkartu bateratu eta datorrenari aurre egin”.

3 IRUZKIN

  1. Ikaragarria da. Atzo horietako askok ESPAINIAKO errege kopako finala ikusten, ta gaur independentzia eskatzen. Beitu, hau erraza eta sinplea da. Ez baduzu espainataz ezer jakin nahi, atzoko partiduari ez litzaioke ezta segundu bat eman beharko. Hala ere, Euskal Herri osoa bildu zen partidua ikustera eta gainera kriston parranda sortuz Borbon kopa irabazteko gogoz. Gaur berriz, esaten digute herri bat garela eta independentzia behar dugula. Agian haien, politikoen, independentzia behar dugu.

  2. Horiek aurreiritziak dira. Ni gaur plazan nengoen eta ez dut espainiako errege koparik ospatu. Eta ni ere Euskal Herriaren edo Naparroaren zati naiz. Halaxe gauzak, aurriritziek gorrotoa sortu eta mantentzeko besterik ez dute balio, bazterrak kakazteko

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen