‘Aberastasuna banatu’ zapatuko martxara deitu dute Arrasateko Pentsionistek

0
493

“Soldatak eta pentsioak benetako KPIaren araberakoak” izatea aldarrikatuko da Donostiako manifestazioan zapatu honetan (azaroak 19).

Goiko argazkia eta beheko kartela: Pentsionisten Elkarteak.

Astelehenero legez, Arrasateko Pentsionistak taldeak antolatuta, elkarretaratzea egin dute hainbat emakume-gizonek Herriko plazan.

Gaurkoan dei berezia egin da Euskal Herriko Pentsiodunen Elkartearen manifestaziora. Alderdi Ederren abiatuko da arratsaldeko 17:30ean, azaroaren 19an (larunbat honetan).

Manifestazioan 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatuko da, baita “soldatak eta pentsioak benetako KPIaren araberakoak” izatea ere. “Aberastasuna banatu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen