Abenduaren 30-eko futbol partida bertan behera geratu da

0
555

Abenduaren 30-eko futbol partida bertan behera geratu da gaur iragarri dutenez. Partida Errealaren eta Debagoieneko selekzioaren artean jokatu behar zen Mojategin. Izan ere zenbait positibo atzeman dira Errealeko taldean. Horrela adierazi diete herritarrei txapelketako antolakuntzatik.

Hala ere, biharko iragarrita zegoen egutegia aurrera jarraitzen duela adierazi dute. Lau maila arituko dira: alebina, infantila, kadetea eta seniorra. Lehenengo hirumailetan futbol 8ko txapelketa egingo da, eta abenduaren 29an jokatuko dira partiduak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen