Abenduaren 20an Gabonetako otzaren banaketarekin batera Zahara Galanen kontzertua Herriko plazan

0
468

Ibai-Artek, Gabonetako kanpainarekin jarraituz, abenduaren 20an, astelehena, Gabonetako 50 otzaren banaketa burutuko du Herriko Plazan Zahara Galanen ikuskizunarekin batera arratsaldeko 19.15etatik aurrera.

Testua: Ibai-Arte.

Zahara Galanek, aldi berean sentsibilitatea, samurtasuna eta boterearekin, besteak beste bere 3 singleak eskainiko ditu. Trilogia horrek bere historia pertsonala kontatzen du kronologikoki, non barruko deabruak eta horiei aurre egiteko borroka oso presente dauden. Proiektu fresko eta talentuduna da, pop-a, rock-a eta hiri-soinuak (elektronika, besteak beste) nahastuz.

Orduan, animatuko zara? Gabonak Arrasaten, Ibai-Arterekin!

Primerako Gabonak izateko, eskertzen dugu denok arduratsuak izatea eta indarrean dauden segurtasun-tarteak eta Covid-19 neurriak bermatzea. Elkarteak Covi-19aren aurkako beharrezko neurri guztiak hartuko ditu.

Ibai-Artek antolatu du ekimena, Arrasateko Udalaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen