Abenduaren 12an, hitzaldi musikatua Kulturolan, AEDk antolatuta

0
253

Goiko irudiak: mintzalasai / Beheko testua eta kartela: Arrasate Euskaldun Dezagun

AEDren urteurreneko jai nagusia zapatuan egin eta gero, beste kultur proposamen batekin gatoz, abenduaren 12rako. Gotzon Barandiaran idazlea eta Rafa Rueda musikaria izango ditugu gonbidatuak, Hitzen ahairea: zeri kantatzen diogu euskaldunok? hitzaldi musikatuarekin. Barandiaranek eta Ruedak garai guztietako euskal idazle eta musikarien lanetara jo dute, Euskal Herria zelan kantatu duten eta kantu horiek euskaldunon imaginarioan zelako eragina izan duten aztertzeko.  Kantu horien lagin bat ekarriko dute Arrasatera, ordu eta erdi inguruko saioan. Kulturolan izango da, udal euskaltegian daukan aretoan, 19:00etatik aurrera, eta sarrera irekia izango den arren, aurrez izena ematea eskertuko genuke, aed@aedelkartea.eus helbidera idatziz edo 943771228 telefonora deituz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen