Abenduan atzeratutako Santamas Krosa maiatzaren 22an jokatuko da

0
623

Kartela: Arrasate Kanpanzar Atletiko Taldea.

Arrasate Kanpazar Atletiko Taldeak aurten ere lasterketa herrikoia antolatzen dihardu. Hitzordua datorren maiatzaren 22a, domeka, izango da.

Izan ere, Koadrilen Arteko LXIII. Santamas Krosa, Enrike Kabiketa XVIII. Memoriala, abenduan atzeratu egin zen orduko egoera sanitarioa zela.

Proba honetan parte hartu ahalko dute, 16 urtetik gorako, nahi duten atleta guztiek. Koadrilen arteko lasteketak eskualdeko izaera izango du, Debagoieneko koadrilek soilik lortu ahalko dute saria, eta izen-emateak taldearen webgunean egin behar dira Arrasate Atletiko Taldea maiatzaren 20ra arte eta probaren egun berean Biteri plazan.

Dortsalak Biterin jasoko dira, izen-emateko kuota ordaindu ostean.

Proba eguerdiko 12:30ean hasiko da, eta hori baino lehen kategoria txikiagoko probak izango dira, bakarkakoak eta herri mailakoak, Garibai etorbidean.

Koadrilen arteko probaren irteera Herriko plazan izango da eta helmuga Biterin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen