Abdominalak arriskurik gabe ikastaroa antolatu du Izadi Ongizate Zentroak

0
939
Kirze

Izadi Ongizate Zentroan urritik abendura arte abdominalak arriskurik gabe hiruhilabeteko ikastaroa antolatu dut. Astean ordu beteko bi saio izango dira goizeko edo arratsaldeko ordutegiak aukeran.

Blandine Calais-Germainek sortutako Abdominalak arriskurik gabe metodoa mugimendu progresio bat da, non zoru pelbikoan presiorik eragin gabe abdominalak lantzen dituen. Mugimendu horietan gihar abdominalak indartzeaz gain, haiek luzatzea eta lasaitzea,  baita ondoko, aurkako eta gihar osagarrien elkarreragina tartekatzen da. Mugimenduok espazioan lantzen dira lekualdatuz, neuro-mugimendu bat eskatzen da egunerokotasunean mugitzen garenean abdominal horiek modu eraginkorrean erantzun dezaten eta zoru pelbiko zein pareta abdominalean kalterik sortu ez dezaten.

Izena emateko edo informazio gehiago telefonoz edo whattsappez 660800971 telefonoan. Norbanako jarraipena egiten da talde murriztuetan, beraz plaza mugatuak dira.

Non: Izadi Ongizate Zentroa, Grupo San Juan (Arrasate)

Facebook: https://www.facebook.com/Izadi-Ongizate-Zentroa-810304635665617/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen