Beheko testua eta irudiak: Izadi Ongizate Zentroa.
Izadi Ongizate Zentroan ABDOMINALAK ARRISKURIK GABE ikastaroan talde berriak osatzen ari gara, izena emateko azken eguna ostiralean izango da. Astean ordu beteko bi saio izango dira goizeko edo arratsaldeko ordutegiak aukeran.
Blandine Calais-Germainek sortutako Abdominales Sin Riesgo metodoa mugimendu progresio bat da, zeinak zoru pelbikoan presiorik eragin gabe abdominalak lantzen dituen.
Mugimendu horietan gihar abdominalak indartzeaz gain, haiek luzatzea eta lasaitzea, baita ondoko, aurkako eta gihar osagarrien elkarreragina tartekatzen da ere.
Mugimenduok espazioan lantzen dira lekualdatuz, neuro-mugimendu bat eskatzen da egunerokotasunean mugitzen garenean abdominal horiek modu eraginkorrean erantzun dezaten eta zoru pelbiko zein pareta abdominalean kalterik jaso ez dezaten.
Non: Izadi Ongizate Zentroa
Grupo San Juan (Arrasate)
Facebook: https://www.facebook.com/Izadi-Ongizate-Zentroa-810304635665617/
