Abaroako taberna berrireki da “ohi baino bezero gutxiagorekin oraingoz”

0
1424

Santa Marinako, Musakolako eta Uribarriko Jubilatuen Etxeak momentuz itxita daude. Abaroako tabernako langileek segurtasun eta garbitasun neurriak hartu dituzte.

Atzotik Arrasateko Jubilatuen Etxeetako tabernek euren ateak berrireki ditzakete, eta Etxaluze eraikineko Abaroakoak hala egin du gaurkoan.

“Atzo lokala desinfektatzen aritu ginen – azaldu digute bertako arduradunak eta langile batek – eta mahaiak euren arteko segurtasun distantzian jarri genituen”.

Normala den bezala “gaur ohi baino bezero gutxiago izan ditugu, oraingoz, eta etorri diren gehienek nahiago izan dute terrazan egotea barrualdean baino. Oraindik adineko pertsona asko kutsatzearen beldur dira, eta beste askok oraingoz seguruenik ez dute jakin gaur berrireki dugula”.

Ziurrenik gero eta bezero gehiago bertaratzen hasiko dira, “baina segurunik hori ez da masiboki gertatuko. Ez dugu horrelakorik espero”.

Bezeroek kontsumizioa amaitu eta mahaietatik joan ostean, Abaroako langileek mahaiak garbitzen eta desinfektatzen dituzte.

Bitartean, Uribarriko Jubilatuen Etxeko taberna aurreikuspenen arabera datorren astelehenean berrirekiko da, eta Musakolakoa “publiko guztiarentzat zabaldu ahalko denean – azaldu digu tabernaren lagun batek – Izan ere, %50 aforoarekin zabaltzeak galerak sortaraziko lituzke”. Santa Marinako Toki-Argikoa ere oraingoz itxita dago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen