Abaroak Maritxu Kajoirako lunch txiki bat antolatu du bazkideentzat

0
440

Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak azaldu du ospakizuna arratsaldeko 18:30ean izango dela, eta aurrez izena eman behar dela.

Argazkia: Abaroa, artxibokoa.

Abaroako lagunek ere noski jai dotoreena ospatuko dute urriaren 7an (ostirala). Horretarako, elkarteak lunch txiki bat oparituko du.

Lunchean parte hartu nahi duten guztiek, Abaroako bulegora bertaratu beharko da, eta bazkide karneta erakutsi beharko du. Karneta eguneratuta egon beharko da.

Izena emateko egunak irailaren 22, 27, 28 eta 29a izango dira, eta ordutegia bulegoaren ohiko ordutegia izango da.

Bazkideek bertan gonpidapena jasoko dute, eta orduan euro bat jarri beharko dute baina euro hori itzuliko zaie ospakizunera joaterakoan. Aupa Abaroa!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen