Abaroako 90 urtetik gorako bazkideek omenaldia jaso dute

Ohiturari jarraituz, gaur goizean Etxaluzen Abaroa elkarteak Arrasateko Udalaren laguntzarekin 90 urtetik gorakoei omenaldia egin die.

0
64
Etxaluze

Ohiturari jarraituz, gaur goizean Etxaluzen Abaroa elkarteak Arrasateko Udalaren laguntzarekin 90 urtetik gorakoei omenaldia egin die.  Maria Ubarretxena alkateak eta Maitane Muñoz Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak banatu dituzte opariak. Abaroako 55 bazkide jaso dute oparia, gabon otar bat.  Nagusiena Estefania Garai 106 urterekin izan da.  

Ekitaldian Abaroako Korua hainbat kanta interpretatu ditu, eta bi dantzarik ohorezko aurreskua dantzatu dute. Conchi Riviere Abaroako kideak egin ditu aurkezle lanak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen