Abaroak Nafarroako Erriberara txango antolatu du

0
305

Abaroa elkarteak Nafarroako Erriberara txangoa antolatu du apirilaren 21erako. Castejonen, Marques de Montecierzo upategia bisitatuko dute. Bertan, beren ardoak dastatuko dituzte urdaiazpiko-ogitarteko batekin. Ondoren, Alfarora joango dira eta bertan, besteak beste, San Migelgo Kolegiata eta naturaren interpretazio zentroa ezagutuko dituzte. Ondoren, Azagrako Venezia ostatuan elkartuko dira bazkaltzeko, eta dantzaldi batez ere gozatuko dute.

Izen-emateak martxoaren 21ean izango dira, asteartea, goizeko 10:30ean elkartearen bulegoan, eta txartelak apirilaren 17an, astelehena, jaso ahal izango dira, goizeko 11:00etan, leku berean. Txangoaren prezioa 38 eurokoa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen