Abaroak bazkideentzat luntxa antolatu du Maritxu Kajoirako

0
279

Argazkia: MB artxiboa.

Abaroako Zuzendaritza Batzordeak, ohitura den bezala, luntxa antolatu du bere bazkideentzat Maritxu Kajoi egunerako. Luntxa ostiralean, urriak 6, arratsaldeko 18:30ean izango da Etxaluzen.

Bazkideek gaur, asteazkena, edo bihar, osteguna, Abaroaren bulegotik pasa beharko dute gonbidapena jasotzeko. Antolatzaileek azaldu dutenez, euro bateko fidantza jarri beharko da eta ospakizunean bertan itzuliko da. Gonbidapena jaso duten bazkideek baino ezingo dute parte hartu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen