Abaroak Batzar Orokorra egingo du ostiral honetan, martxoak 22

0
306

Artxiboko argazkia: Abaroa.

Arrasateko Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak (Abaroa elkarteak) Batzar Orokorrerako deialdia egin du, ostiral honetarako, martxoaren 22rako. Bilera bigarren deialdian egingo da, arratsaldeko 5etatik aurrera, Etxaluze eraikineko E eta D aretoetan (Araba etorbidea 1, 1. solairua). Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 79 81 57 edo 943 79 66 11 telefonoetara.

Aztergaien zerrendan landu beharreko gai hauek jasoko dira:

  • Aurreko bileraren akta irakurri.
  • Aurreko ekitaldiko memoria irakurtzea.
  • 2023ko balantzea eta emaitzen kontua aurkeztea.
  • 2024ko ekitaldirako aurrekontua eztabaidatzea eta onartzea.
  • Hainbat gairen tratamendua.
  • Galdera eta eskaerak.

Kontuen, administrazioari edo antolaketari buruz ezagutu nahi duten bazkideak, interesatzen zaizkien gaiei buruzko arreta emango zaie bulegoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen