Gainera, Etxaluze eraikineko jarduerak eten egin dira, koronabirusari aurre egiteko. Itxita egongo dira Eusko Jaurlaritzak berrirekitzeko agindua eman arte.
Eguerdiko 14:00ak aldera Arrasateko lau jubilatu etxeek euren ateak itxi dituzte, Eusko Jaurlaritzak hala aginduta.
Gainera, Etxaluzeko eraikineko pertsona nagusientzako jarduerak behin-behinean eten dira, besteak beste, ile-apaindegi zerbitzua.
Pertsona nagusientzako azpiegitura hauek itxirik egon beharko dute Eusko Jaurlaritzak berrirekiera baimendu arte.