Abaroa abesbatza, manifestua eta hitzaldia, gaur arratsaldean Nagusien Egunean

0
2074

Pertsona Nagusien Astearen barruan, gaur arratsaldean, Pertsona Nagusien Egunean ekitaldi nagusia egin da Kulturateko areto nagusian. 17:30ean hasi da saioa, aurkezpenarekin. Jarraian, Abaroa abesbatzak hiru abesti eskaini ditu, eta ondoren manifestua irakurri da. Manifestuan, besteak beste, Palestinari aipamena egin zaio, bertan bizi duten egoera eta jasaten ari diren sarraskia salatuz.

Manifestuaren ostean, Concetta eta Clara Probanza ahizpen txanda izan da, “Horadando la corteza, cuerpos en diálogo” hitzaldiarekin, Udal Bibliotekaren laguntzarekin antolatuta. Hitzaldi ostean, bertaratu dire guztien artean, inguruko bizi-esperientziak partekatu dituzte. Ekitaldiaren amaieran, lunch-a eskaini da Kulturateko Areto Nagusian bertaratuentzat.

Asteari amaiera emateko, bihar, urriak 2, Iñaki Peñaren “Heriotzak eta doluak” liburuaren aurkezpena egingo da 18:00etan, Kulturaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen