A-636 errepidea gauez itxiko da Antzuola eta Bergara artean

0
213

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Argazkia: MB artxiboa.

A-636 autobidea mantentzeko lanen barruan, igandetik astelehenerako gau-goizaldean, urriaren 29an, 23:00etatik 05:00etara, Zubiaurreko tunela eta drainatze-sarea garbituko dira eta balizak ere konponduko dira. Horregatik, sei orduz, Antzuola-Bergara zatiko galtzada Bergara noranzkoan itxita egongo da 19,000 eta 22,800 kilometro puntuen artean.

Alternatiba gisa, GI-627 errepidea Hibargarai hiribidea eta Urteaga kalea erabiltzea gomendatzen da. Lanak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko. Beasaingo noranzkorako erreia irekita egongo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen