AGENDA
Agenda
AED – ‘HITZEN AHAIREA’ HITZALDIA: abenduak 12
Gotzon Barandiaran idazleak eta Rafa Rueda musikariak eskainiko diguten “Hitzen ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?” hitzaldi-musikatuarekin. Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal...
Agenda
‘UDALATX, URA ETA ATXA’ DOKUMENTALA: abenduak 16
18:00etan Arrasateko Amaia antzokian estreinaldia egingo dugu euskaraz eta 19:00etan bigarren emanaldi bat egingo da gaztelerazko azpitituluekin. Besaide Mendizale Elkartearen UDALATX, URA ETA ATXA...
Elma auzoko Gabonetako leiho eta balkoi txapelketa abian da
Mondraberri - 0
Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Elma auzoko Jai-Batzordea. Laster dira hemen Gabonak, eta Elma argiztatu dezagun proposatzera gatoz! Argi, apaingarri, marrazkiak kaxatik atera eta apaindu ditzagun gure leiho eta balkoiak!!! Sariak ere badaude, 100€ tako hiru sari, auzoko taberna eta dendetan gastatzeko! Animatu zaitezte eta argiztatu dezagun Elma Auzoa!!
Zaintzei buruzko EAJ-PNVren mozioa ez du onartu Plenoko gehiengoak
Mondraberri - 0
Zaintzen inguruko greba feministaren ostean, Osoko Bilkurak mozio hau aztertu du aste honetan. Irudia: Udala. Euskal Herriko Mugimendu Feministak lehen aldiz greba feminista orokorrera deitu zuen, Azaroaren 30erako. Testuinguru honetan, EAJ-PNVek mozioa aurkeztu zuen udaletxean, eta mozioak ondorengoa dio: "Historian lehen aldiz, joan den urriaren 29an Zaintzaren eta Laguntzaren Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta testuinguru horretan, ekimen asko antolatu dira Euskadin zaintza-eredu berri bat aldarrikatzeko. Osasun sistemaren eta euskal gizarte zerbitzuen kalitatea eta sendotasuna funtsezkoak izan...
Herritar baten kexa
Mondraberri - 0
Argazkia: herritar bat. Santa Teresa kaleko edukiontzien inguruko argazkia aurkeztu du, eta galdetu du ea "altzariak biltzen dituztenak igaro ondoren, nork garbitzen du gero?".
Ttak!en lagunek gazte-bazkari herrikoia ospatu daue Gaztetxien
Mondraberri - 0
Argazkiak: Ttak! taldea. Goxeko txalaparta tailerraren ostien, aurrera jarraiketan dau AEDko gazte-taldian egunak, eta eguerdi partien otordua in daue lagun giruan. Gauean, leku berean, kontzertuen txanda izengo da: Malko, Eire, Muxutruk Erromeria eta Maixa eta Aulkixa joko daue. Txupileta be egongo da, ondo pasau lagunak!
Lan arrasatear ugari erosgai eta gozagai dira Durangoko Azokan
Mondraberri - 0
Irudia: Xeli Arregi, Antonio Murillo, Jurgi Inda, Neomak eta Durangoko Azoka Durangoko Azokak aurrera jarraitzen du, eta hemen duzue aurtengo hainbat proposamen: 'Aggressive Combat' diskoa, Aggressive Combat taldea, Tought Ain't Enough Records 'Bizimodu baten historia' diskoa, Iskanbila taldea, Tought Ain't Enough Records 'Emakume izoztua' eleberria, Gema Lopez las Heras-ek euskaratua, Annie Emaux-en 'La femme gelée' eleberritik, AEDren Jokin Zaitegi bekaren bitartez, Elkar argitaletxea 'Erantzunen bila' diskoa, Kontralde taldea, autoekoiztua 'Etxepe Kids' diskoa, Etxepe taldea, autoekoiztua. Gaur (zapatua) aurkeztuko du arratsaldeko...
Ttak! Eguna abian da Ttakun taldeko lagunekin txalaparta joaz
Mondraberri - 0
Abian dago AEDren talde gaztearen eguna, eta lehen ekitaldia Arrasateko Ttakun txalaparta elkartearen tailerra izaten ari da. Ekitaldia AEDren egoitzan aurrera eramaten ari da eguerdian, eta Naiara Okina eta Antton Martinezek euren ezagutzak partekatzen dabiltza ikastarora animatu direnekin. https://youtu.be/cosJcXq7Yfg Adibidez, txalaparataren historia eta oinarriak azaldu dizkiete, besteak beste, txalaparta desagertzear izan zela eta egun berrindartuta dagoela. Halaber, azaldu diete lehen taula bakarrean jotzen zela, egungo moduko euskarririk gabe, sagardogintzan sagarraren zanpatze-lanak amaitzean. Txalaparta jotzeari berari dagokionez, ttakun zaharra...
Musakola Herri Eskola berritzeko obrak, azkenik abian, “17 hilabete” iraungo du
Mondraberri - 0
Jaurlaritzak aurten TECSAri esleitu dizkio obrak, 5'5 milioi eurotan, BEZ barne. Azkenik, lanak martxan daude, eskolaren kanpoaldean bederen. Etorkizuneko eraikinak Lehen Hezkuntzarako 6 gela izango ditu, besteak beste. Zenbait atzerapenen ostean, Eusko Jaurlaritzak aurten 5.731.067,15 euroko aurrekontua onartu du obrak egin ahal izateko. Aurtengo lizitaziora 4 enpresa aurkeztu dira, eta TECSAk lortu du baloraziorik onena. Esleipena aurtengo uztailaren 17an izan da. Obrak egitearen truke, Eusko Jaurlaritzak konstruktorari 5.566.585,52 € ordainduko dizkio (BEZ barne). Halaber, enpresak...
Abian dira Arrasate Hiria eta Gipuzkoako Akordeoi Txapelketa
Mondraberri - 0
Hauspozek (Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak) antolatuta, lehiaketa nagusietako kanporaketak jokatu dira gaur. Bihar, zapatua, Gipuzkoako Jaialdia izango da, besteak beste, JAMEn lehen aldiz. Kontzertuak ere ez dira faltako. Argazkia: Hauspoz. Aipatzekoa da Hauspoz datorren urtean bere 50. urteurrena ospatuko duela. Baina momentuz gatozen egungo ekitaldietara: Gaur abiatu dira 'Arrasate Hiria' Nazioarteko XXX. Lehiaketako eta XLIII. Gipuzkoa Akordeoi-Lehiaketako Senior kategoriako kanporaketa faseak. Lehenengoa, Amaia Udal Antzokian goizeko 09:00etatik, eta bigarrena Kulturaten arratsaldeko 15:00etatik. Gipuzkoa Lehiaketako Senior kategoriara "urte askotan ikusi...
Mezu positiboak, gomendioak,… izan dira Akordeoi Lehiaketen ongietorrian
Mondraberri - 0
Ohorezko aurreskuaren ostean, alkateak, Hauspozeko ordezkariak eta Finlandiako Heidi Luosujärvi epaimahaikideak hitzartzeak egin dituzte. https://youtu.be/g20nnF-tJi8 Ekitaldiaren hasieran, ohi denez, udaletxearen atarian, Udalaxpeko txistulariek eta bi dantzarik ohorezko aurreskua eskaini diete lehiaketetako lagunei. https://www.youtube.com/watch?v=T8RQGLFVdGo https://youtu.be/bSa0emcz18M Ondoren, soinujoleak, epaimahaikideak, udal-ordezkariak eta bestelako lagunak pleno-aretora igo dira, eta hitzartzeak izan dira. Maider Morras Azpiazu alkateak euskaraz, ingelesez eta gazteleraz ongietorria eman die eta, mundu nahastu eta bereiztu honetan, mezu bateratzailea adierazi du. Hauspoz elkartea aurten ere antolatzailea izan da, eta Hauspozeko Arantza...
Arizmendik bisita pertsonalizatuak egingo ditu “ikasturte osoan zehar”
Mondraberri - 0
Beheko testua eta argazkia: Arizmendi Ikastola. Arizmendi Ikastola gertutik ezagutu nahi duzu? Hartu bisita pertsonalizatuetarako txanda hemen, eta dagokion guneko arduraduna zurekin jarriko da kontaktuan. Eta inguruan gure hezkuntza proiektuan interesa eduki dezakeen norbait ezagutzen baduzu, lasai gonbidatu zurekin etortzera. Zatoz Ikastola gertutik ezagutzera!