2.6 C
Bergara
asteazkena, 17 apirila, 2024
spot_img

AGENDA

ARTISAU AZOKA BEREZIA: apirilak 20

Bertako Produktuen Azokaren baitan, Seber Altube plazan. Eskuartean elkarteko LurMaite, Zintzilik, Olatz, Michelle Lenoire, Carlos, Amaia, Wood Uhuru eta Ekoudalatxek parte hartuko dute. Argazkia:...

BISITA GIDATUA: apirilak 20

'Arrasate Hiribildu Bizia' bisitaren lekua eta orduak: 11:00etan gazteleraz 12:15ean euskaraz Izen-ematea, hemen klikatuz

MENDI-IRTEERA GIDATUA: apirilak 21

Ibilbide honetan Murugain mendiari bira emango zaio, Untzillan eta Suñan zehar. Ibilbidea: 10,4 km Denbora: 3-4 ordu Maila: ertaina Abiapuntua: Herriko plaza Irteera ordua: 9:00 Izen-emateak, hemen klikatuz

IOSUNE ARRONDO ‘BARNE BIDAIA’ LIBURU AURKEZPENA: apirilak 18

Ostegunean, hilak 18, 19: 00etan, Iosune Arrondok bere ‘Barne Bidaia’ autolaguntza liburua aurkeztuko du Kulturaten, Loramendi gelan. Euskaraz idatzitako autolaguntza liburu interesgarria, lehenetarikoa beharbada.

DROGEN KONTSUMOEN ARRISKUAK MURRIZTEKO IKASTAROAK: Maiatzak 6, 13 eta 20

Arrasateko Udalak  “Drogen kontsumoei lotutako arriskuak murritzeko ikastaro” antolatu  du. Ikastaroaren helburua da, nerabe eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileei, begiraleei edo entrenatzaileei tresnak ematea,...

EMAKUME TXOKOAREN EGITARAUA: otsailetik ekainera

Goiko argazkia: MB artxiboa / Irudia eta beheko testua: Udala. Jabetze eskolako plangintzan iraupen luzeko 11 ikastaroez gain, bi ikastaro labur ere eskainiko dira, trinkoagoak....

LUDOTEKA IBILTARIA: otsailean, martxoan eta apirilean

Txatxilipurdiren eskutik, badator aurten ere Ludoteka ibiltaria Arrasateko auzoetara. Otsailean hasiko da eta maiatzera arte zapatu goizetan egitasmoaz gozatzeko aukera egongo da auzo ezberdinetan....

FIGUERAS FEST: apirilak 27

Argazkia: MB artxiboa. The Figueras Fest-en bigarren edizioa apirilaren 27an ospatuko da, 'Sanan'go Gudarien plazan. Antolakuntza jakitera ematen ari da bertan joko duten taldeen izenak.

Kontsumo jasangarriari buruzko hitzaldia Elikaeraren eskutik

Apirilak 18, ostegunean, Elikaera proiektuaren hitzaldi bat egongo da Kulturateko areto nagusian, 17:30 etan. "Nola erosi ditzaket elikagai jasangarriagoak diru asko gastatu gabe?" da hitzaldiaren gaia. Bertan kontsumo jasangarri eta osasungarriaz hitz egingo da. Elikaera proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatzen duen Etorkizuna Eraikiz Misioak 2023 programaren “Kontsumo Arduratsua Sustatzea” arlo tematikoaren barruan kokatzen da. Proiektuak estrategia parte-hartzaile bat proposatzen du, gizarte gisa kontsumo arduratsuaren eta erosketa, ingurumen eta kultura-ohituren inguruan ditugun erronkei erantzuteko, besteak beste. Elikaera...

Hezkuntza Arrasaten XXaren lehen herenean [testua: Velez de Mendizabal]

Testuinguru horretan, XIX.aren amaierara arte heltzen gara  Arrasaten. Egundoko zori ona izan zen Pedro Viteri mezenasaren laguntza, hezkuntza sisteman bultzada aurrerakoia emateko. Eta sekulako aurrera pausua gertatu zen herrirako. Baina gauza guztietan bezala, hastapenek amaiera izaten dute, eta Viteri Fundazioaren errealitate ederrari ordu baxuak ailegatzen ari zitzaizkion XX.aren lehen hereneko hondarretan. Irakurtzen jarraitzeko klikatu hemen

Haur-Danborradaren izen-ematea apirilaren 22an irekiko da

Argazkia: MB artxiboa. SUDCek antolatuta, izen-emateko egunak ondokoak izango dira: apirilak 22, 24, 29 eta 30, eta maiatzak 2 eta 3. Izen-emateko tokia Kulturola eraikina izango da, eta ordutegia arratsaldeko 17:00etatik 18:30era.

Eskuartean-eko artisaulanak ere erosgai izango dira zapatuko Azokan

Izan ere, elkarte arrasatearreko LurMaite, Zintzilik, Olatz, Michelle Lenoire, Carlos, Amaia, Wood Uhuru eta Ekoudalatx bertan izango dira. Bertako produktu gehiago ere izango dira erosgai. Argazkia: MB artxiboa. Zapatu honetako azokan Eskuartean elkarteak (Arrasateko artisauen kolektiboak) ere parte hartuko du. Hain zuzen, 9 artisau izango dira azokan, eta euren artelanak erosgai izango dira. Maybe: Belarritakoak LurMaite: Tinturak eta xaboiak. Zintzilik: Poltsak, kamisetak bordatuak Olatz: Ilustratzailea Michelle Lenoire: Joskintza Carlos: Bitxigintza Amaia: Larrua Wood Uhuru: Egurra Ekoudalatx: Kosmetika naturala Hortaz gainera, beraien produktuekin osotutako otzara zozkatuko...

Musakola-Santa Teresako 3 igogailu berriak gaur ireki ditu Udalak

Beheko igogailuak Legargain kalea eta Gernika zumardia elkartzen ditu. Bigarren igogailuak Gernika zumardia eta Galizia kalea. Eta hirugarrenak Galizia kalea eta Agerre kalea. Udalak gaur bertan igogailuak eta pasarelak ireki ditu, eta auzotarrak zein herritarrak orohar erabiltzen hasi dira. Erlazionatutako albisteak: Hildako langileak, 54 urtekoa, azpikontratatutako enpresa batean ziharduen 2024ko otsailaren 26an argitaratutako albistea Udalak 2’6 milioi inguru erabili ahalko ditu Santa Teresako igogailuen obrak egiteko 2021eko abenduaren 11n argitaratutako albistea

LH6ko aurrenerabeei gazteleku eta gaztetxokoetako ongietorri jaia egingo zaie

Testua eta kartela: Arrasateko Udala Zapatu honetan, apirilak 20, egingo zaie LH6ko gazteei ongietorria gazteleku eta gaztetxokoetan. Ekintzaren helburua nerabeei gaztetxokoen zerbitzua gerturatzea da. 12 urtetik aurrera gaztetxokoak erabiltzen hasteko aukera dute, eta “zerbitzuak ezagutzera gerturatzeko gonbidapen bat da, bertan zer egiten dugun zuzenean ikus dezaten” adierazi dute antolatzaileek. “Horretarako ongi-etorri jai bat antolatu izan dugu azken urteetan eta aurtengoa apirilaren 20an izango da”. Horretarako, eskutitz bat bidali zaie 2012an jaiotako guztiei, eta gurasoentzat ere ate irekiak...

Ekin Emakumeak ‘Ecstatic dance’ saioa antolatu du apirilak 26an

Hurrengo Apirilak 26, ostirala, 18:00-20:00 bitartean Ecstatic Dance-Soul Dance saioa burutuko da Merzedarixen eskolan Agurtzane Altuna dinamizatzailearekin. Saioak, 15 euro balioko du bazkide ez direnetzat eta 12 euro bazkideentzat. Izen emateko: Pablo Uranga 4 behean 943 79 83 70/651 70 79 36 emakumeak@ekinemakueak.com "Zure gorputzarekin gehiago konektatu nahi? Musikak gidatua, 5 erritmotan oinarritutako dantza saio aske libreak eskainiko ditugu. Konfiantzazko espazio seguru batean, gorputzaren espresio eta mugimendu libreari lekua emango diogu, erritmo suabeetatik hasita eta poliki-poliki erritmoak indartuz eta...

Besaidek Ioar Kodestik Kanpezura mendi-irteera antolatu du

Besaide Mendizale elkarteak Ioar Kodestik Kanpezura mendi-martxa antolatu du datorren apirilaren 21erako. Santikurutze Kanpezu - Ioar (1.417m) igoko dute. 15 kilometroko ibilaldia izango da eta 5 ordu iraungo du. Irteera goizeko 7:30ean izango da, Forumen atzeko autobus geltokitik. Parte hartu nahi dutenek izena telematikoki eman beharko dute apirilaren 13tik 16ra bitartean edo aurrez aurre Besaideko bulegoan apirilaren 16 edo 17an. Nahitaezkoa izango da Federatua izatea ibilaldian parte hartzeko. Federatu bazkideentzat prezioa 15 eurokoa izango da...

Zine Foruma antolatu du Askatasuna eta giza eskubideen aldeko herri plataformak

Ostegunean, apirilak 18, Zine Foruma antolatu du Askatasuna eta Giza eskubideen aldeko Herri plataformak. Zine Forumaren gaia erabaki-askatasuna-autogestioa izango da. Emanaldia Kulturateko Garibai aretoan izango da arratsaldeko 19: 00etan. Bideo batzuk ikusi eta gero, bertaratzen diren guztien artean gaia komentatu eta gogoeta egiteko aukera izango da.

Sara Zozaya Kooltur Ostegunak ekimenean izango da

Ostegun honetan, apirilak 18, Sara Zozaya (taldearekin) arituko da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Sara Zozaya Donostiako musikari berezia da, ustez modu hauskor eta xuxurlarian aritzen bada ere, indar handia eta talentua daukana. 2018an, 'III' lanarekin folketik hurbil abiatuta, berehala esperimentatzeari ekin zion eta 'II' lanean presenteago daude sintetizadore eta autotunea. Hanka bat indie-an eta beste bat modernitatean, zeresana ematen du musikari honek. Orain, 'Nara' izeneko lan luzea aurkezten dihardu. Honetan, Valdivia, Amorante, Bengo...
spot_img

LABURRAK

- Advertisement -spot_img
- Advertisement -spot_img

AZKEN 7 EGUNETAN IKUSIENAK

AZKEN BIDEOAK

- Advertisement -spot_img

ALBISTEAK

KULTURA

KIROLAK

AUZOAK

IRITZIAK