2.6 C
Bergara
astelehena, 14 iraila, 2026
spot_img

AGENDA

IRAILEKO KULTUR GIDA

Ikasturte berria indarrez eta ilusioz hasteko, iraileko kultur agenda interesgarri bat argitaratu du Udalak

EGIAREKIN TOPAKETAK: irailaren 16tik 30era

Irailaren 16an, Kulturaten, '40 Urte Memoriaren eskutik' liburuaren aurkezpena 18:00etan. Ondoren, 18:30ean Justiziaren inguruko hitzaldia Iratxe Urizar eta Josu Ibargutxiren eskutik. Irailaren 23an, Kulturaten, '40 urte...

Nagore Garitaonaindiak inguruko hiru argazkirekin hartuko du parte udako argazki lehiaketan

Nagore Garitaonaindia ere animatu da Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan parte hartzera.Horretarako uda honetan inguruan ateratako hiru argazki aurkeztu dizkigu. Bata Arrasaten bertan ateratakoa da eta bertan «Anboto Udalatik» ikus daiteke. Beste biak Getaria eta Zumaia arteko errepidean ateratakoak dira. Zuk ere oraindik lehiaketan parte hartzeko azken aukera daukazu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz. Emailean ondoko datuak jarri behar dira:• Argazki egilearen izen-abizenak• Kontakturako mobileko zenbakia• Argazkiak erakusten duen lekuaren izena•...

Realarekin futbol profesionalean debuta egin zuen Peru Larrañagak Andorran 17 urterekin

Argazkia: Real Sociedad Mondraren harrobiak harribitxiak ematen jarraitzen du eta larunbatean Mojategin hazitako futbolari berri batek, Peru Larrañagak, futbol profesionalean debuta egin zuen Realaren B taldearekin. Erdiko atzelari arrasatearrak Ansotegirenek Andorraren aurka jokatutako azken 27 minutuak jokatu zituen Iker Roperoren ordez zelairatuta eta bere aletxoa jarri zuen txuri-urdinen garaipenean (1-3). Lehen taldean bere posizioan egondako hutsuneek aukera bat ireki zioten Arrasateko futbolariari bigarren taldean minutuak izateko eta bikain probestu zituen. Larrañagak 17 urte baino ez ditu...

Marta Sevillano udako argazki txapelketara aurkeztu da

Lehen argazkian Lago Carucedo azaltzen da, bigarrena Santa Marina del Rey herrira iristen egina da, eta hirugarrenak Benavides de Orbigo erakusten du. Hiru argazkiak Leon ingurukoak dira, "bertan uda primeran pasatu dugu familia eta lagunekin". Zuk ere lehiaketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz. Emailean ondoko datuak jarri behar dira: Argazki egilearen izen-abizenak Kontakturako mobileko zenbakia Argazkiak erakusten duen lekuaren izena Esperientzia horri buruzko komentario bat Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta ezin da adimen...

Mondrak eta Bergarak bana berdindu dute Mojategin

Derbia atzo jokatu zen Monjatgin, eta bi taldeek partida parekatua jokatu zuten, nahiz eta etxeko taldeak abagune gehiago izan zituen. Bi golak bigarren zatian iritsi ziren. Mondrak markagailuan aurreratzea lortu zuen, epaileak txartel horia erakutsi ondoren adierazitako penalti batean. Etxeko taldeak ez zuen aukera alferrik galdu, eta 1-0ekoa jarri zuen markagailuan. Bergarak, ordea, minutu gutxiren buruan erantzun zuen eta berdinketaren gola lortu zuen, neurketa 1-1 utziz. Gola jaso arren, Mondrak ez zuen amore eman eta norgehiagokaren azken...

Jose Angel Diezek Bastidan ateratako egunsentiaren argazkiarekin aurkeztu da lehiaketara

Izan ere, udako argazki lehiaketan parte hartzeko argazki bat bidali du, Labastidan ateratako egunsenti batena. Zuk ere lehiaketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz. Emailean ondoko datuak jarri behar dira:• Argazki egilearen izen-abizenak• Kontakturako mobileko zenbakia• Argazkiak erakusten duen lekuaren izena• Esperientzia horri buruzko komentario bat Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta ezin da adimen artifizialik erabili. Irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan, eta argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango...

Getxorako txango batekin ospatuko dute 61ean jaiotakoek aurtengo kintada urriaren 24an

Urteroko ohiturari jarraituz, egun osorako bidaia batekin ospatuko dute 1961ean jaiotakoek aurtengo kintada urriaren 24ean. Aurten Getxo aldera egingo dute txangoa eta horretarako honako egiraraua antolatu dute. Irteera goizeko 9:30ean izango da Zalduspen, bertan autobusa hartuz. 11:00etatik 13:00etara bisita gidatua egingo dute Getxon zehar, bertako Algortako portu zaharra, Areatzako hondartza eta beste zenbait txoko eder ezagutuz. 14:30ak arte aperitiborako tartea egongo da gero eta ondoren bazkaria izango dute Tamarises Bistrot jatetxean, jarraian dantzaldia ere...

Ibai-Artek bertako produktuen 50 saski zozkatuko ditu Merkataritzaren Aste Berdean

Argazkia: MB artxiboa / Beheko irudia eta beheko testua: Ibai-Arte. Tokikoaren alde egiteak saria du: Ibai-Artek Merkataritzaren Aste Berdea ospatuko du, bertako produktuen 50 saskiren zozketarekin. Ibai-Artek herriko saltokien eta kontsumo arduratsuaren aldeko apustua berrituko du irailaren 14tik 26ra bitartean. Arrasateko merkataritza berriz ere berdez jantziko da, udalerriko bizitzan duen ezinbesteko egitekoa eta ingurunearen etorkizunarekin duen konpromisoa aldarrikatzeko. Ibai-Arte Merkatari Elkarteak Merkataritza Berdearen Astearen edizioberri bati ekingo dio irailaren 14 honetan; herriko egutegian jada errotuta dagoen hitzordua...

Barne-arazo teknikoak konpontzeko lanean dihardugu

Kaixo Mondraberriko irakurle eta ikus-entzule: Mondraberrik barne-arazo tekniko batzuk izan ditu asteburuan eta baita gaurkoan ere. Ondorioz zenbait informazio atzerapenarekin argitaratzen ari gara. Arazoak konpontzeko lanean dihardugu, eta espero dugu lehenbailehen konpontzea. Barka balizko eragozpenak, eta eskerrik asko konfiantzagatik.

Arrasateko Pentsionistek ohiko bilkura egingo dute gaur astelehena

Testua: Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua / Artxiboko argazkiak: Arrasateko Pentsionistak. Irailean indar berriez berrekingo diegu orain dela zortzi urte baino gehiagotik gure aldarrikapenen alde Euskal Herriko ia ehun herri eta hiritan antolatzen ari garen elkarretaratzeei. Ekainean, Pentsio Sistema Publikoa ebaluatzen zuen AIReF Erantzunkizun Fiskaleko Agintaritza Independentearen azken txostenarekiko gure jarrera plazaratu genuen. Txosten horretan, Pentsio Sistema Publikoa (PSP) bermatzeko doitze-neurri berriak hartzea beharrezkoa ez zela berretsi zuten, nahiz eta aldi berean Gizarte Segurantzaren Legea aldatzea proposatzen...

Familia katekesian izena eman ahal izango da astearte eta asteazken arratsaldean

Done Joan Batailatzailearen parrokiak jakitera eman duenez, zazpi urtez gorako haurrentzako familia katekesian izena ematea parrokiko lokaletan egingo da aste honetan, astearte eta asteazkenean, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Interesatuek bertara joan beharko dute.
spot_img
spot_img
spot_img

LABURRAK

- Advertisement -spot_img
- Advertisement -spot_img

AZKEN 7 EGUNETAN IKUSIENAK

AZKEN BIDEOAK

- Advertisement -spot_img

ALBISTEAK

KULTURA

KIROLAK

AUZOAK

IRITZIAK