AGENDA
Agenda
ARRASATEKO IRAGANA ASTINTZEN ZIKLOA: azaroak 4, 12, 18 eta 25
Arrasate Zientzia Elkarteak antolatutako lau hitzaldiek gai hauek aztertuko dituzte: Gomeztio, UCEM, burdina eta ohiko produktuak. Adi, azaroaren 11 Greba orokorra izango denez, aste...
Agenda
MINBIZIAREN AURKAKO TAILERRAK: azaroak 26 eta abenduak 3
Arrasateko egoitzak bi gai tratatuko ditu aurki: 'Gaixotasuna eta gero lanera itzultzeko prestaketa tailerra' eta 'Nikotina kontsumitzeko modu berriak, gurasoentzat'. Biak ala biak doakoak...
Smartlog Ointxek Mataró gainditu du eta liderra da behin-behinean
Mondraberri - 0
Talde zuri-morearentzat laugarren laurdena izan da gakoa, eta azkenean 80-66 irabazi dio talde kataluniarrari. Lehen minutuak etxeko taldearentzat izan dira, baina kataluniarrak suspertu egin dira eta lehen laurdena 17-12 amaitu da. Orokorrean Smartlog Oitxe nagusi izan da saskipean, eta azpimarratzekoak dira Joanak eskuratu dituen 11 erreboteak. Gainera, bere taldekide Vanessak 16 puntu saskiratu, 10 errebote eskuratu eta 4 asistentzia eman ditu, partiduko jokalari baliotsuena izanik, 26 puntuko balorazioarekin. Atsedenean etxeko taldea aurretik zen, 34 eta 31,...
Euri-ura kantxara sartu da, gaurko Mondrateren partida bertan behera
Mondraberri - 0
Zaparradaren ondorioz ur asko sartu da Musakolako kantxako larrialdi-ate batzuen azpitik, partida hasi baino lehen. Bestalde, gutxienez itogin bat egon da bertan ere, eta klub zuri-morearen lagunak zorua lehortzen ibili dira. Arrasateko klubak Zaragozako taldeari proposatu dio partidua Iturripen gaur jokatzea, baina aragoiarrek uko egin diote. Ondorioz, partidua beste egun batean jokatu beharko da, betiere Arrasaten, eta baliteke lanegun batean izatea.
Euri-jasak zenbait trafiko arazo eragin ditu San Isidron
Mondraberri - 0
Euskalmetek zabaldu duenez, arratsaldeko unerik euritsuena arratsaldeko 16:20ean izan da. Ur asko Gipuzkoa etorbideko errepidean pilatu da, eta bertatik igaro diren ibilgailuen erabiltzaileei arazo batzuk eragin dizkie. Egoera, baina, ordu baten epean normaltasunera itzuli da. https://youtu.be/Jb02yMOJIJ0 https://www.youtube.com/watch?v=M2J96qtEl7Y
Kanpanzar Arrasatek euripean Atletico San Sebastian garaitu du
Mondraberri - 0
Julen Barrutia Roaren taldeak 37 eta 3 irabazi du, eta atsedenean 15 eta 3 nagusi izan da. Euri-jasak lehia baldintzatu du baina ez da partidua eten. Orokorrean, talde zuri-moreak erasoko jokoetan asmatu du, besteak beste, Ibai Portalo Melladoren jaurtiketei esker. Gainera taldeak bere atea defendatzen jakin izan du.
Ospitale berrieneko sarrera nagusia, harrerako obrak eginda, berrireki da
Mondraberri - 0
Ospitaleko Zuzendaritzak baieztatu du honezkero "pazienteek, senideek eta laguntzaileek, lehen bezala, sarrera nagusira jo behar dutela, ospitalera sartzeko" eta irteteko. Izan ere, "harrera nagusia egokitzeko eta birmoldatzeko lanak amaitu" dituzte, eta ostiraletik erabiltzaileak sarbide hau erabiltzen dabiltza, hots, Nafarroa etobideko sarbidea. Larrialdi-zerbitzuko sarbidea ohiko da, Txaeta kalekoa, eta horretan ez dago aldaketarik. "Eskerrak ematen dizkizuegu denbora honetan izandako pazientziagatik".
INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNERAKO ASANBLADA EGIN DU ITAIAK
Mondraberri - 0
Argazkiak: Itaia Debagoiena. Emakumeen antolakunde sozialistak batzarra egin du gaur eguerdian Arrasateko Gaztetxean. Parte-hartzaileek beharrezko ikusi dute "erasotzaileek gure herrietan tokirik eta babesik ez edukitzeko matxismoaren aurkako lanketa ideologikoa" egitea, baita "herritarrak borroka honetan posizionatzea" ere. Halaber azpimarratu dute "emakume langileon babesa bermatzeko kalitatezko bizi baldintzen alde borrokatzearen beharra", hain justu, "zapalkuntzarik gabeko gizarte berdintsu bat eraikitzera bidean". Berretsi egin dituzte indarkeria matxistaren aurka mobilizatzearen garrantzia eta hori sustatuko duen antolakuntza indartzearen beharra. Asanbladak hausnartu du "gaur egun ematen...
1963an jaiotako lagunen topaketa giro onean ospatzen dabiltza
Mondraberri - 0
Goizeko 11:30ak aldera egin dute "meeting point"a Herriko plazan, eta aurten ere bisita gidatuan parte hartu dute. Biteritik hasita, ‘Arrasate: altzairuz forjatutako historia’ ibilbidea osotu dute, Ugutz Basauri Gamboa gidari. Orain pintxo-poteoa ospatzen dabiltza, ondoren Garaiako jatetxean bazkaria ospatuko dute, eta gau partean parranda Kajoi tabernan ospatuko dute.
INDARKERIA MATXISTEN AURKAKO EGUNAREN INGURUAN EGITARAUA PRESTATU DU EMAKUME TXOKOAK
Mondraberri - 0
Zenbait eragilerekin batera, tailerrak, monologoa eta bilkurak antolatu ditu, Emakume Txokoaren irailetik abendura bitarteko egitarauaren baitan. Argazkia: MB artxiboa.'Arrancamiento' monologoa: Pamela Palenciano antzezlearen eskutik, datorren asteazkenean, azaroak 18, arratsaldeko 18:30ean, JAMEko auditorioan, gazteleraz eta doan. Autoafirmazio eta mugak jartzeko tailerra: Frantzi Rautenberg formatzailearen eskutik, azaroaren 21ean, Emakume Txokoan, gazteleraz, goizean 10:00-14:00 eta arratsaldean 15:00-19:00. Izena eman behar da: 943 79 41 39 / 618 206 233 edo emakumetxokoa@arrasate.eus Eguerdiko elkarretaratzea Azaroaren 25ean: Gazte Feministak eta Ikamak deituta, eguerdiko 12:00etan, Herriko...
Ointxeren taldeek, Mondratek eta Kanpanzar Arrasatek etxean jokatuko dute asteburuon
Mondraberri - 0
Saskibaloiko bi taldeak Aretxabaletako Ibarran ariko dira, areto-futbol taldea Musakolan eta errugbi taldeko mutilak Mojategin. Argazkia: MB artxiboa. Saskibaloian: Smartlog Ointxe - Mataró, larunbatean 18:00etan Aretxabaletako Ibarra kiroldegianMondragon Unibertsitatea - Navasket, igandean 18:00etan Aretxabaletako Ibarra kiroldegian Areto-futbolean: Mondrate - Futsal Zaragoza, larunbatean 17:00etan Musakolan Errugbian: Kanpanzar Arrasate - Atletiko San Sebastian, larunbatean 16:30ean MojateginGeurea - Gaztedi, larunbatean 15.30ean Lakuako errugbi zelaian Futbolean: Beti Gazte - Mondra, igandean 16:30ean Lesakan Eskubaloian: Hernani - Arrasate Eskubaloi, ostiralean 20:30ean Hernaniko kiroldegian
PSE-PSOEk bozka eskatu du “hemen izugarri kostatu zaigun elkarbizitza PP eta Vox-ek ken ez diezaguten”
Mondraberri - 0
Hauteskunde kanpainaren hasieran Rafaela Romero Gipuzkoako zerrendaburuak Arrasaten azpimarratu du "herritarrak eskubideen eta ongizatearen inguruko ziurtasun bat eduki behar duela". Argazkia: Gipuzkoako PSE-PSOE. Gauerdian jarri da ofizialki martxan Hauteskunde estatalen kanpaina, eta PSOE-PSEk ekitaldia egin du goizez Arrasaten. Biteri plazan adierazpenak egin ondoren, azokatxora gerturatu dira erosleen eta saltzaileen artean arrosak banatzera. Horretan aritu da esaterako Rafaela Romero Pozo, Arrasaten hainbat urtez bizi izandakoa eta bertako zinegotzi ohi. 2023tik 2026ra Espainiar Estatuko Kongresuan diputatu jardun du, eta hauteskunde hauetan...








